Testuingurua
MATERIAL DIDAKTIKOA
- Dona-Dona, 15. Unitatea.
7. Hormairudia.
- Superliburua: Enperadorea eta txoriak.
- Orriak, kartulina, biltzeko papera...
- Musikatresnak.
Uda
HELBURU OROKORRAK
Kontzeptuak
Norberaren nortasuna eta autonomia (N.N.A.)
- Urtaroari dagozkion jantziak aukeratu.
- Irakaslearen aginduak jarraituz salto ezberdinak eman.
- Artaziak segurtasunez eta kontuz erabili.
- Ikusmena: kolore gorria, urdina, horia, berdea, beltza, laranja eta marroia.
Ingurunearen aurkikuntza (I.A.)
- Udako eguraldiaren ezaugarriak ezagutu.
- Udako eta neguko berezko objektuak ezberdindu.
- Udan inguruan gertatzen diren aldaketak ezagutu.
Komunikazio eta errepresentazioa (K.E.)
- Lengoaia.
Irudien oharpena eta deskribapena.
Udari dagokion hiztegia.
Irakur-idazmenak: a, e, i, o, u letrak.
Olerkia.
Kanta.
- Matematika. 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiak.
Aurrez-atzez.
Alde batean-beste aldean.
Astuna-arina.
Handia-txikia.
Barruan-kanpoan.
- Gorputz adierazpena eta antzezpena.
Kondaketa antzeztu.
- Plastika adierazpena.
Buztinezko pitxerrak eta edalontziak.
- Musika adierazpena.
Musika laguntza.
Prozedurak
- Azken oporretan egin dutenari buruz hitz egin.
- Udako irudiak deskribatu.
- Udako eta neguko jantzien artean konparaketak egin.
- Bokal bakoitzetatik hasten diren izenak esan.
- 1, 2, 3, 4 eta 5 zenbakiak plastilinaz modelatu.
- Klaseko objektu ezberdinen pisua konparatu.
- Aldizkari eta egunkarietatik irudiak ebaki.
Jarrerak
- Bero ez izateko jantzi egokiak aukeratzen ikasi.
- Jantziak zaindu, erabili eta gero bere lekuan utziz.
- Bidaia eta ibilaldien prestaeretan parte hartu.
MOTIBAZIOA
Opor zoragarriak
Oporrak hurbil daudenez, Patxik, irakasleak, umeei non pasatuko dituzten oporrak galdetu die.
Oihane herrira joango da amama eta aitite ikustera; Aitor hondartzara; Uxue mendira...
Jon, ordea, pentsa eta pentsa geratu da, galdetu arte: Eta denok Ilargira edo Eguzkira oporrak pasatzera joango bagina?
Patxiri ideia ona irudi zaio eta zera erantzun dio: Espazialuntzi bat egin beharko genuke!.
Baina Iraultzak ez du nahi ez Ilargira ezta Eguzkira ere joan, zera esan du: Niri iratxoen haranera joatea gustatuko litzaidake.
Ah! Ze ideia ona! - esan du Patxik - Nolakoa da iratxoen harana?
Unaik erantzunez: Ez du ez bero ez hotzik egiten.
Eta Iñigok, jatunak, iratxoen haraneko zuhaitzetan bonboiak hasten direla erantsi du.
Patxik eta umeak oporrei buruz hitz egiten jarraitu dute.
- Irakasleak umeei galdetu ahal die: -Nora gustatuko litzaizueke joatea opor zoragarriak pasatzera?